terça-feira, 6 de fevereiro de 2018

«Badator 2018ko Herri Unibertsitate Nazionala!»

[De Herri unibertsitatea] Borroka guzti hauek, gaurko Ikasle Mugimendua izan dute ondorio nagusi, eta beronen ardura da bere heziguneetatik eragiten jarraitu ahal izateko, egungo errealitatearen analisi zehatza egitea. Hots, burgesiak ekoizpen eredu kapitalistaren bidez geroz eta kapital gehiago metatzen jarraitu ahal izateko, produkziorako, erreprodukziorako zein kontrol sozialerako aktibatuak dauzkan mekanismoen ezagutza ezinbestekoa zaigu; baldin eta, hauen suntsiketaren eta Euskal Herriko Langileon kontrabotereguneen eraikuntzan oinarritzen den dikotomiaz, Euskal Herri burujabe zein hezkuntza eredu askatzaile bat lortu nahi badugu.

Badator 2018ko Herri Unibertsitate Nazionala! Martxoak 14-15 Ibaetan!Iaz, San Mameseko tailatuan amets egin genuen. Aurten ere, hezkuntza sistema kapitalistaren aurrean, desjabetuon unibertsitatearen aldeko hautua egina dugu! Aztertuz, astinduz, sortuz... langile boterea ahalbidetuko duen hezkuntza kritiko bat eraikitzera goaz! Bidean ikusiko dugu elkar! Martxoak 14 eta 15ean, Ibaetan elkartuko gara! / Ver: BorrokaGaraiaDa