quinta-feira, 15 de fevereiro de 2018

«Hainbat atxiloketa Euskal Herrian sare sozialetan aritzeagatik»

[De MpA] Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakin duenaren arabera, hainbat pertsona atxilotu ditu gaur Espainiako Poliziak Euskal Herrian, sare sozialetan 'terrorismoa goratzea' leporatuta.
[...]
Gaurko atxiloketei, ohikoa denaren kontra, ez zaio inolako bonbo informatiborik eman, izan ere jakina baita Euskal Herrian adierazpen askatasunaren aurkako era honetako erasoek ez dutela inolako babes sozialik. Operazio honen bitartez Espainiako Estatuak oso jende zehatza baldintzatu nahi du. Dena kontrolatu nahi horretan, kaleekin egin bezala, Espainiako lurralde eta kultur eredua zein eredu ekonomikoa internet bidez zalantzan jartzen duen edozein mezu saihestu nahi du. / Ler: amnistiAskatasuna